Zamudioko Udalak Gabonetako Postal Lehiaketa antolatu du hamargarren aldiz. Lehiaketaren gaia Gabonetako ohiturak da eta bertan nahi duten guztiek har dezakete parte. Postalak folio erdian marraztu beharko dira eta horretarako, edozein teknika erabil daiteke. Lanak kultura bulegoan aurkeztu beharko dira azaroaren 3a baino lehen. Lanak itxitako gutun-azalean aurkeztuko dira, eta barruan beste gutun-azal bat sartuko da. Azken horretan parte-hartzailearen datuak zehaztuko dira.
Lehiaketan bost kategoria egongo dira: sei urtera arte; sei urtetik zortzi urtera arte; bederatzi urtetik 11 urtera arte; 12 urtetik 14 urtera arte; eta 15 urtetik aurrera. Sariak azaroaren 10ean banatuko dira, 17:30ean, Gazte Estazioan.