Ibilaldia, Burdinazko Gerrikora

Aikor aldizkaria 2009ko urr. 14a, 11:30

Txorierriko eta Bilboko euskara elkarteek eta Berbalagunek mendi ibilaldia antolatu dute Burdinazko Gerrikora. Ibilaldia urriaren 25ean izango da. Santutxun, Basarrateko metro geltokian, goizeko 9:30ean gelditu dira eta handik Txorierrira abiatuko dira. Ibilaldi ostean, indaba jana egingo dute Zortzi Zamudioko jatetxean. Bazkalostea Joseba Tapiak girotuko du. Bazkari txartelak 20 euro balio du eta elkarte antolatzaileetan eskatu behar da urriaren 16a baino lehen. Izena 635 75 35 95 telefono zenbakian edo txorierri.berbalagun@gmail.com korreo elektronikoan eman behar da.