Iñigo Aurrekoetxeak 57 cm-ko marka lortu du Harri-zulatzaileen Banakako Txapelketan, eta horri esker hirugarren postua eskuratu du. Proba urriaren 18an jokatu zen eta Iñigoren iritziz, hura oso zaila izan zen, harria oso gogor zegoen-eta. Zamudioztarrak ez zuen ia atsedenik hartu saio osoan zehar, eta hori zela-eta marka ederra lortu zuen. Saio horrek amaiera eman dio harri-zulatzaileen denboraldiari. Emaitza polita eskuratu dute aurten Txorierriko harri-zulatzaileek. Izan ere, lehenengo postua lortu dute Ligan; bigarrena, Binakako Txapelketan; eta hirugarrena, bai Euskal Herriko Txapelketan, bai Banakako Txapelketan.