Bilboko eta Txorierriko euskara elkarteak eta berbalagunek “Bilbotik Txorierrira†mendi ibilaldia antolatu zuten urrian. Ekimen horrek helburu bikoitza zuen: alde batetik, hiri eta haraneko euskaltzaleen arteko harreman estutzea; eta bestetik, gure ingurua ezagutzea. Ekimenean 100 lagun baino gehiagok hartu zuten parte.
Ibilaldia Burdinezko Gerrikoan amaitu zuten, eta han hiru adituk azalpenak eman zituzten tropa frankistek Bilbo hartu zutenekoari buruz. Horrezaz gainera, mendizaleek gaur egun mendian dauden trintxerak eta bunkerrak bisitatzeko aukera izan zuten.
Mendi ibilaldiaren ostean, indaba-jana izan zuten Zamudioko jatetxe batean. Bazkalondoa Joseba Tapia trikitilariak girotu zuen. Tapiak Agur Intxorta maite diskoaren abestiak eskaini zituen. “Oso ekimen polita izan da. Poztekoa izan da oso jende ezberdina helburu berarekin, euskara, mugitzen dela ikusteaâ€, esan digute antolatzaileek.