Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak 34 gazte atxilotu zituzten herenegun, Segi gazte erakundearekin lotura dutelakoan. Atxiloketak Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak agindu zituen. Atxilotuen artean, Haritz Petralanda Zamudioko gaztea dago. Petralanda eta gainontzekoek inkomunikatuta jarraitzen dute eta Marlaska gaur arratsaldean hasiko da gazteak hartzen.
Zamudion manifestazioa egin zuten martitzenean eta atzo, eta gaurko ere deia egin dute. Manifestazioa iluntzeko 8etan aterako da Herriko Plazatik.