Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailea atzo hasi zen deklarazioa hartzen martitzenean Segi erakunderekin harremana dutelakoan atxilotutako gazteei. Hogeita hamalau lagunetik 13k deklaratu zuten atzo Auzitegi Nazionalean, eta epaileak 11 bidali zituen kartzelara; eta bi aske utzi zituen.
Kartzelara agindutakoen artean Haritz Petralanda zamudioztarra dago. Haritz Soto del Realera eraman dute. Epaileak talde terroristaren kidea izatea leporatu die gazteei eta baldintzarik gabe espetxeratzeko agindua eman du. Jakin izan dugunez, atxilotuen abokatuak ezin izan dira egon deklarazio-hartzeetan, eta epaileak ez die informaziorik eman. Hasiera batean, Petralandak eta besteek inkomunikatuta jarraituko dute bihar arte.
Gaur arratsalderako mobilizaziora deitu dute Zamudion. Manifestazioa iluntzeko 8etan aterako da Herriko Plazatik.