Arroetaren urteurrena

Aikor aldizkaria 2009ko abe. 15a, 12:52

Arroeta Zamudioko mendi taldeak bost urte beteko ditu urtarrilean eta urteurrenaren haritik hainbat ekitaldi antolatu dituzte hil horretarako. Honela, urtarrilaren 15ean Arroeta mt munduan zehar hitzaldia izango da iluntzeko 8etan, Zamudiotorren. Hilaren 16an urteko bazkaria izango dute, eta hilaren 31n GR-280 Uribe Kosta ibilbidea egingo dute.