Petralanda Aranjuezen espetxeratu dute

Aikor aldizkaria 2009ko abe. 15a, 13:04

Espainiako Poliziak eta Gurdia Zibilak 34 gazte atxilotu zituzten azaroaren 24aren goizaldean, Segi gazte erakundearekin lotura zutelakoan. Atxiloketak Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak agindu zituen. Atxilotuen artean, Haritz Petralanda Zamudioko gaztea izan zen. Gazteari deklarazioa hartu ostean, hura Soto del Real kartzelara eramateko agindua eman zuen Marlaskak. Petralandak egun bi eman zituen bertan eta handik Aranjuezera eraman zuten. Lagunek jakinarazi duten moduan, gaztea ondo dago eta ez diote tratu txar fisikorik eman. Hala ere, Petralandaren esanetan, mehatxua egin diote eta tratu txar psikologikoa jasan du.