Bart sutea izan da Zamudioko Bullurti baserrian, Aranoltza auzoan. Sua tximinian sortu da goizeko 4 edo 5etan. Senideen esanetan, “astiro-astiro†zabaldu da eta “6rako areagotu egin daâ€. Suak ez ditu oso kalte handirik sortu. Kalte nagusiak tximinian eta teilatuan izan dira. Azken honetan zulo bat sortu da sutearen ondorioz. Kedarrak eta tximinian txoriek utzitako adar iharrek eragin dute sua, ziurrenik.
Baserrian 87 urteko Teodora Landeta bizi da bakarrik. “Izugarrizko sustoa harrapatu du, baina ez du osasaun arazorik izanâ€. Senideak lasai agertu dira, “orain dena kontrolpean baitagoâ€. “Eskerrak haizerik ez dela egon; bestela etxe osora zabalduko zen suteaâ€.