Ikastaroak, Lagatzuren eskutik

Aikor aldizkaria 2010ko ots. 22a, 14:31

Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak ardo dastatze ikastaroa antolatu du martxoaren 9rako, 11rako eta 12rako. Ekimena arratsaldeko 7etatik 9etara izango da Larragoiti jauregian. Ikastaroak 20 euro balio du bazkide eta berbalagunentzat; eta 30 euro, gainontzekoentzat. Izena ematea 944523447/688693655 telefonoetan egin daiteke, edo lagatzu@lagatzu.org helbide elektronikoaren bitartez. Beste alde batetik, “Umeen kantak eta jokoak” gurasoentzako ikastaroa egingo dute martxoan eta apirilean, Elizalde guraso elkartearekin batera. Ikastaroa Itsaso Arrietak emango du eta data hauetan izango da: martxoaren 12an, 19an eta 26an; apirilaren 16an, 23an eta 30ean; eta maiatzaren 7an eta 14an.