Bertsolaritza eta sendabelarren ikastaroak

Aikor aldizkaria 2010ko mar. 25a, 14:47

Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak bertsolaritza ikastaroa antolatu du apirilaren 15, 22 eta 29rako, eta maiatzaren 6rako. Ikastaroa Igor Elortzak emango du eta bertsoa sortzeko barne-prozesua hobeto ulertzea du helburu. Ekimena nagusiei dago zuzenduta. Izena ematea 94 452 34 47 telefono zenbakian eta lagatzu@lagatzu.org helbide elektronikoan egin daiteke. Beste alde batetik, apirilaren 12an hasiera emango diote sendabelarren ikastaroari. Ikastaroa EHNE sindikatuak emango du eta zazpi saiotan, astelehenetan, egingo da maiatzaren 24ra arte. Izena apirilaren 6ra arte eman daiteke lehen aipatutako bideen bitartez.