Zamudioko Udalak Balkoien Apainketa Lehiaketa antolatu du lehenengo aldiz. Irabazleak 700 euro jasoko du saritzat; eta bigarren postuan lortzen denak, 300 euro. Dirua herriko komertzioetan gastatu beharko dute. Lehiaketak helburu bikoitza du: alde batetik, baserriak, kaleak eta plazak polit egotea bultzatzea; eta bestetik, balkoiak elementu estetikoak bezala berreskuratzearen garrantzia herritarrek barneratzea.
Izena ematea maiatzaren 17tik 21era bitartean egin behar da udaletxean, 8:30etik 13:30era. Era berean, maiatzaren 23an, 10:30etik 13:30era, postu bat jarriko da Lehendakari Agirre plazan. Izena ematea han ere egin ahalko da. Horrezaz gainera, parte-hartzaileek balkoiak apaintzeko erabili behar diren loreak –surfiniak, gitanillak eta geranioak- stand horretan hartu beharko dituzte. Antolatzaileek zenbaki bana emango diete balkoietan jartzeko eta horrela, epaimahaiak ornamentazioak baloratu ahal izateko. Balkoiak ekainaren 6rako egon beharko dira apainduta.