San Tomas jaiak, Zamudion

Aikor aldizkaria 2010ko mai. 24a, 14:52

Zamudioztarrek San Tomas jaiak ospatuko dituzte ekainean. Hilaren 18tik 21era bitartean ekitaldi hauek izango dituzte ermita inguruan: Ekainaren 18an, barikuan 18:00: Bolanderak. 20:00: Idi probak. 22:00: Saiheski jana, urdai tripapekoa eta sardinak. 22:30: Erromeria, Nakar taldearen eskutik. Ekainaren 19an, zapatuan 16:00: XXI. Mus Txapelketa. 17:00: Umeentzako jolasak. 18:00: Tortilla Txapelketa. 21:00: Tortillak aurkeztea. 21:30: Sariak banatzea. 22:00: Erromeria, Nakar taldearen eskutik. 22:30: Antzinako eta betiko jokoak. Ekainaren 20an, domekan 09:00: Zamudioko bost ermitetatik XIV. ibilaldia. Iñaki Peral V. Memoriala. Argazki-Rallya, ermitetatik, IZAE elkarteak antolatua. Bertoko taldeak goiza girotuko du. Paella eta Sukalki Txapelketak. 13:00: Meza, San Tomas ermitan. 13:30: Paellak eta sukalkiak aurkeztea. 18:00: Euskal dantzen agerraldia, Iru-bat taldearekin. Ostean, lehiaketen sariak banatzea. 19:00: Erromeria, trikitilariekin. Ekainaren 21ean, astelehenean 12:00: Meza, hildakoen oroimenez.