Aurten 250 zamudioztar bildu dira Koadrila Egunaren hirugarren edizioan. Ekitaldia guztiz finkatuta dago herriko jai-egutegian eta, betiko moduan, urriaren lehenengo asteburuan egin zen. Bertaratutakoek harremanak lantzeko aukera izan dute herriko beste koadrilekin, eta horretarako bazkaria antolatu zen. Geroago, sokatiran ibili ziren Zamudioko lagunak eta beranduago Ermutik etorritako fanfarriak girotu zuen arratsaldea. Jaia gaueko ordu txikietara arte luzatu zen.
Antolatzaileak pozik agertu dira, “eguraldia giroa bezain ederra baitzenâ€. Gainera, datorren urtean ere parte hartzeko gonbidapena zabaldu dute. Beste alde batetik, ekitaldiaren sustatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkiete herriko tabernei fanfarria ordaintzeagatik.