Herriaren gaineko kontsulta, Zamudion

Aikor aldizkaria 2010ko urr. 13a, 12:34

Bihar karpa bi jarriko dira Zamudioko Arbolantxa kalean. Ekimenak zamudioztarrek herria etorkizunean zelan imajinatzen duten jakitea du helburu. Udalak herritarren ideiak eta iradokizunak batu eta horiek Tokiko Agenda 21ean sartuko ditu. Zamudioztarrek euren iritzia eman ahalko dute hainbat arlori buruz: hirigintza, kultura, kirola, aisia, zerbitzuak, enplegua eta ingurugiroa, batzuk aipatzearren. Era berean, Zamudion dauden proiektu estrategikoen gaineko planoak eta maketak jarriko dira ikusgai. Karpak 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara egongo dira irekita. Datuak sistematizatu eta aste biren buruan jakinaraziko dira.