Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zamudioko Udalak Balkoi Apainduen Lehiaketa antolatu du bigarren aldiz, eta horrek sobera bete ditu aurreikuspenak. Izan ere, ekimenean 160 lagunek eman dute izena. Lehiaketan modalitate bi egongo dira: baserriak eta pisuak. Bakoitzaren irabazleak 700 euroko bonoa jasoko du saritzat. Antolatzaileek parte-hartzaileen artean banatu dituzte balkoiak apaintzeko erabili behar diren loreak: cyclamenak, pentsamenduak eta anthirrinuamak. Epaimahaiko kideak azaroaren 15etik 30era bitartean pasatuko dira parte-hartzaileen etxetik, konposizioak ikustera.