Lagatzu Zamudioko euskera alkarteak “Olentzero-Gabonak†lehiaketa antolatu dau. Lehiaketa umeei dago zuzenduta, eta bertan Zamudiokoek baino ezin izango dabe parte hartu.
Parte-hartzaileek Olentzero edo Gabonen gaineko lanak aurkezteko aukerea eukiko dabe, eta, horretarako, gurago daben formatua aukeratu ahalko dabe: ipuina, bertsoa, idazlana edo gutuna, batzuk aitatzearren.
Hiru kategoria osatuko dira: A kategoria, Lehen Hezkuntzako bigarren mailakoentzat; B kategoria, Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailetakoentzat; eta C kategoria, Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailetakoentzat. A kategoriako lanek orrialde bateko luzera eukiko dabe; eta B eta C kategorietakoek, orrialde batetik gorako luzera. Kategoria bakotxeko hiru sari emongo dira, eta guztira 370 euro banatuko dira. Irabazleek material didaktikoa erosteko diru-txartelak jasoko dabez saritzat.
Idazlanak Lagatzuko postontzian (Aresti, 2 behea) itxi ahalko dira abenduaren 17ra arte. Idazlanak gutun-azal handi batean aurkeztuko dira eta horren barruan beste gutun-azal txikiago bat sartuko da. Gutun-azal txikiaren barrukaldean parte-hartzailearen izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia jarriko dira, eta kanpoaldean kategoria idatziko da.
Sariak abenduaren 30ean, iluntzeko 8etan, banatuko dira Zamudioko kiroldegian. Tor magoak saioa eskainiko dau egun horretan.