FEPFI argazkigintzan eta irudian diharduten profesionalen Espainiako federazioa da. Azaroan argazkien kalifikazio-lehiaketa egin zuten zortzigarren aldiz, Granadan, eta han “Argazkilari gailena†saria eman zuten. Golardoa Joseba Apezetxea Zamudioko argazkilariak jaso zuen. Argazkilarien federazioak Apezetxearen lanen kreatibitatea eta kalitate teknikoa saritu ditu, eta argazkilariari eskertu dio lanbideari egiten dion ekarpena. “Oso pozik nago. Egunero gogor egin behar da lan, mugak gainditu eta helburuak lortzeko. Eta sari honek hainbat urtean egindako ahalegina eta lana hartzen ditu aintzatâ€.
Apezetxearen argazkiak hainbat aldiz izan dira sarituak eta horietako bi FEPFIren Ohorezko Bilduman sartu dituzte. 2005. urtetik 2009. urtera bitartean zamudioztarra lau aldiz proposatu dute Zaragoza, Valencia eta Asturiaseko elkarteek antolatutako lehiaketetarako. Apezetxea “Argazkilari gailena†saria jasotzen duen hirugarren argazkilari bizkaitarra da.