Mitologia erakusketa

Aikor aldizkaria 2011ko urt. 24a, 15:36

Zamudioko liburutegiaren arduradunek euskal mitologiaren gaineko erakusketa antolatu dute otsailaren 7tik 19ra bitarterako. Testuen eta irudien bidez, gure arbasoen mundua, magia eta misterioa ezagutzeko aukera izango dute bertara hurbiltzen direnek. Pertsonaia mitologikoek ere euren lekua edukiko dute erakusketan: Basajaun, Mari, Lamiak, Galtzagorriak, Begibakar, Herensuge eta Akerbeltz, tartean. Beste alde batetik, eta Inauteriei begira, hiru urtetik gorakoei zuzendutako tailerra egingo dute otsailaren 26an. Tailerra goizeko 11:30ean izango da.