Ikastaroak, Hiru bat taldearen eskutik

Aikor aldizkaria 2011ko ots. 10a, 08:53

Hiru bat Zamudioko dantza taldeak ikastaro bi antolatu ditu datozen hileetarako. Horrela, apirilean mototsak orrazten irakatsiko diote nahi duen guztiari, eta maiatzean banango dantza ikastaroa jarriko dute abian. Azaldu duten moduan, iaz dantza honen oinarrizko ildoak irakatsi zituzten, Lagatzu euskara elkarteak antolatzen duen Euskal Astean hura dantzatu ahal izateko. Baina aurtengo ekitaldirako zerbait txukunagoa prestatzea erabaki dute, eta horregatik buru-belarri arituko dira entseguetan. Ikastaroak mundu guztiari daude zabalik, eta izena ematea herriko eskolan egin behar da hurrengo egunetan eta ordutegian: apirilaren 1ean, 8an eta 15ean, arratsaldeko 4:15etik 6ra bitartean. Dantza taldeak ikastaroen gaineko zehetasun gehiago jakinaraziko ditu laster, eta hori kartelen bidez egingo dute. Beraz, adi egon.