Ongi etorria eman diote Petralandari

Aikor aldizkaria 2011ko ots. 14a, 15:08

Haritz Petralanda Zamudioko gaztea Aranjuezeko kartzelatik atera zen urtarrilean, 30.000 euroko fidantza ordaindu ostean. Senideek eta lagunek ongi etorria eman diote otsailean eta ekitaldian, besteak beste, bertsolariek, txalapartariek, dantzariek eta pailazoek hartu zuten parte. Petralanda 2009ko azaroan atxilotu zuten beste 34 lagunekin batera, Segi gazte erakundearen kontrako makro-operazio batean.