Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak ikastaro bi antolatu ditu martxorako: bata, ardo-dastatzeari buruzkoa; eta bestea, umeen kantei eta jokoei buruzkoa.
Ardo-dastatze ikastaroa martxoaren 15ean, 17an eta 18an izango da eta hura Ana Larrañagak, Nerea Goñik eta Iñaki Lopetegik emango dute. Saioak arratsaldeko 7etatik iluntzeko 9etara izango dira Larragoiti jauregian. Bazkideek eta berbalagunek 20 euro ordaindu beharko dute; eta gainontzekoek, 30 euro.
Bestalde, Umeen kantak eta jokoak ikastaroa gurasoei dago zuzenduta, eta egun hauetan emango da: martxoaren 4an, 7an, 11n, 14an, 18an, 21ean eta 25ean. Saioak arratsaldeko 4:30etik 6etara bitartean emango da eskolan. Ikastaroa Elizalde gurasoen elkartearekin batera antolatu da, eta Itsaso Arrietak zuzenduko du. Izena emateak 10 euro balio du.
Ikastaro bietan izena emateko epea otsailaren 28ra arte dago zabalik. Horretarako, 94 452 34 47 telefono zenbakira dei daiteke, edo lagatzu@lagatzu.org helbide elektronikora mezu bat bidali.