Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak Euskal Astea antolatu du maiatzerako. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Ongi etorri Pupu eta Lore ikuskizuna eskainiko dute Euskal Astearen egitarauaren haritik. Saioa maiatzaren 6an, barikuan, izango da arratsaldeko 7etan, kiroldegian. Ikuskizunak sei euro balio du Lagatzuren bazkideentzat; eta zortzi euro, gainontzekoentzat.
Bazkideek apirilaren 4tik 8ra bitartean erosi ahalko dituzte sarrerak, Lagatzuren bulegoan, arratsaldeko 6etatik 7etara. Bakoitzak sarrera bi hartu ahalko ditu. Maiatzaren 8tik aurrera lehentasuna galduko dute eta ez zaie sarrerarik gordeko. Soberan geratzen diren sarrerak apirilaren 11tik 15era bitartean jarriko dira salgai udaletxean. Zamudion erroldatuta dauden umeek gehienez sarrera bi eskuratu ahalko dituzte, horiek agortu arte.