Hiru bat Zamudioko dantza taldeak Banango dantza ikastaroa antolatu du. Azaldu dutenaren arabera, dantza hura Lagatzu euskara elkarteak ekainean antolatuko duten Euskal Jaian dantzatzeko asmoa dute eta, horregatik, entsegu txukunak egin nahi dituzte. Dantza taldekoek ikastaroan parte hartzeko gonbidapena luzatu diote herritarrei. Maiatzaren 27an, arratsaldeko 7etan, batuko dira eskolan eta, ikastaroa egiteko prest dagoen lagun-kopuruaren arabera, hura zein egunetan eta zein ordutegitan egingo duten zehaztuko dute.