Txorierri SC Zamudioko taldeak Emakumezkoen Txorierriko sari nagusia antolatu zuen laugarren aldiz atzo. Proban 174 txirrindularik hartu zuten parte. Ana eta Irene Usabiaga ahizpek lasterketa irabazi zuten elite eta junior kategorietan hurrenez hurren. Alicia Gónzalez txapelduna izan zen kadete kategorian. Txorierriko lasterketak hasiera eman dio Espainiako txapelketari, eta baliagarria da Euskal Federazioak antolatzen duen Euskaldun torneorako. Era berean, Bizkaiko Txapelketaren barruan dago. Antolatzaileen esanetan, lasterketa arrakastatsua izan da parte-hartzeari zein antolakuntzari dagokienez. “Are gehiago, urterik urte parte-hartzaile gehiago eta arrakasta handiagoa duen lasterketa daâ€.