IZAE Zamudioko argazki taldea herriko eta zamudioztarren argazki bila dabil. Argazkiok antzinakoak zein gaur egungoak izan daitezke, negatiboak zein diapositibak. Argazkiak ekainaren 30era arte eraman daitezke udaletxera edo liburutegira, eta atzealdean irudiaren gaineko datuak idatzi beharko dira: zein lekutan atera den, zein urtetan, eta zeintzuk dira han agertzen direnak, esate baterako.