Zamudio Racing Elkarteak Slalom proba antolatu zuen zortzigarren aldiz maiatzaren 21ean. Proban 25 gidarik hartu zuten parte, eta denborarik onena lortu zuena Iker Ercilla izan zen: 1´ eta 32´´. Bestalde, aipatu behar da Jon Zalloetxebarriak auto 0 gidatu zuela, proban parte hartu ez bazuen ere. Etxebarria rally munduan ospea hartzen dabilen Zornotzako gidari gaztea da.
Proban ez zen gertaera larririk egon. Hala ere, Asier Solagurenen autoa irauli zen, eta gidariak proba utzi behar izan zuen. Lasterketaz gainera, lasterketarako autoen erakusketa ere egin zen.