Kartel Lehiaketa, Zamudion

Aikor aldizkaria 2011ko uzt. 20a, 13:27

Ohikoa den bezala, Kartel Lehiaketa antolatu dute San Martin Zamudioko jaietarako. Lanak irailaren 30era arte aurkez daitezke udaletxean. Erabakia urriaren 7an, 13:00etan, jakinaraziko da udaletxeko kultura bulegoan. Irabazleak 300 euro jasoko ditu saritzat, eta, egokia iritziz gero, sari berezi bat eman ahalko du epaimahaiak. Lanak azaroren 8tik 20ra arte jarriko dira ikusgai Zamudiotorren.