Zikloturista

Aikor aldizkaria 2011ko uzt. 20a, 13:28

Irailaren 17an Zamudioko Zikloturista izango da. Goizeko 9:30ean tiketak eta kamisetak banatuko dira Bidekoetxe parkean, eta lasterketa 11:30ean aterako da. Eguerdiko 13:00etan ogitartekoak banatuko dira, eta ostean bazkaria egongo da. Bazkalostea orkestra batek girotuko du. Zikloturistan izena emateko epea irailaren 16ra arte egongo da zabalik, eta kultura teknikarien bulegoan egin beharko da. Herrian erroldatuta dauden 18 urtetik beherako lagunek bi euro ordaindu beharko dute; eta 18 urtetik gorakoek, hiru euro. Erroldatu gabeek, berriz, bost euro ordaindu beharko dute. Txartel bi daude prezioaren barruan: kamisetari dagokiona, eta ogitartekoari eta edariei dagokiena.