Xabi Aburruzaga, Estatu Batuetan

Aikor aldizkaria 2011ko uztailaren 22a

Kontzertuak Portugalen eta Tarragonan eman osten, Xabi Aburruzaga Zamudioko trikitilaria Estatu Batuetara ailegatu da. Buffalon (Wyoming) hainbat kontzertu emango ditu uztailaren 21etik 25era bitartean, The North American Basque Organizations-ek antolaturiko 2011 National Basque Festivalaren (NABO 2011) haritik. Irkus Ansotegi eta Jose Urrejola taldeekin batera, Denboraren naufrago bere azken diskoko kantuak eskainiko ditu, baita hainbat pieza tradizional ere.