Perretxikotan

Aikor aldizkaria 2011ko urr. 21a, 12:20

Berbalagun taldeak irteera bat antolatu du Dima-Altubera. Han perretxikotan ibiliko dira. Irteera azaroaren 12an egingo dute, eta hilaren hasieran perretxikoen gaineko informazioa aginduko diete parte-hartzaileei. Argazki-kamara eraman beharko da irteerara, izan ere, egun horretan ateratzen diren argazkiekin lehiaketa egiteko asmoa dute. Taldea Zamudiotik aterako da. Bestetik, azaroaren 13an perretxikoak prestatzen ikasiko dute Zamudioko txokoan.