Ibon Meñika zamudioztarra azaroaren 12an irten zen Teixeiroko kartzelatik, ezarritako zigorra osorik bete ostean. Gaztea Jarrai-Haika-Segi auziaren haritik epaitu, eta sei urteko espetxe-zigorra ezarri zioten. Zigor horren zati bat aurretik zuen beteta, eta 2007ko otsailean sartu zen kartzelan azken aldiz. Zamudiotik 25 lagun abiatu ziren autobusez Galiziara gaztearen bila. Meñika goizeko 10etan irten zen kartzelatik, eta arrastiko sei eta erdietan heldu ziren Zamudiora. Herritarrek ongietorria egin zioten gazteari, eta ekitaldian 400 lagun inguruk hartu zuten parte.