Suteak industria-nabe bi suntsitu ditu Zamudion

Aikor aldizkaria 2011ko aza. 22a, 12:48
Azaroaren 20an, igandean, sutea piztu zen Torrelarragoiti Zamudioko industriagunean, arratsaldeko 7etan. Horren ondorioz, nabe bi erre ziren, 5.000 metro karratuko azalera, alegia. Bertan Zunibal eta Nortesa enpresek egiten dute lan. Beaskoetxea eta Magafor enpresek ere kalteak izan zituzten. Eraikinez gain, bertan zegoen tresneria ere galdu dute enpresa haiek. Azken urteotan sute batzuk sortu dira leku berean. Oraindik ez da argitu zergatik sortu zen sutea, baina Ertzaintza dabil hori ikertzen. Enpresek lanean jarraitzeko asmoa dute, eta horretarako Zamudioko Udalak lagundu die leku berri bat topatzen. Era berean, industriagune bereko enpresek ere laguntza eskaini diete kaltetuei. Hala ere, industriaguneak berriro eraikitzeko, urtebeteko epea itxaron beharko dute enpresek.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).