Geldoko eskola gune soziokulturala bihurtuko da

Aikor aldizkaria 2012ko urt. 17a, 13:50

Laster hasiko dira Geldo Zamudioko auzoko eskola zaharberritzeko lanak. Izan ere, Udalak eskola gune soziokulturala bihurtzeko asmoa du, eta auzokideek hura erabili ahalko dute bertan batzarrak, festak eta bestelako ekimenak egiteko. Eraikinak sutea eta jantokia izango ditu eta txoko moduan ere erabiliko ahalko da. Era berean, aparkalekua egokituko da kanpoaldean eta karrejua ipiniko da idi-probetarako. Bestetik, auzoa zeharkatzen duen errepidea ere konponduko du Udalak, hura leku batzuetan mailatu egin delako, lur azpiko urak direla-eta.