Izapideak on-line

Aikor aldizkaria 2012ko urt. 17a, 14:27

Zamudioko Udalak bere webgunea berritu du eta aukera ematen die herritarrei, udal izapideak bertan egiteko. Besteak beste, errolda-ziurtagiria, hitzordua eta ziurtagiri bereziak eskatu daitezke www.zamudiokoudala.net webgunean. Dokumentuak aurkeztu eta banku-helbideratzeak ere egin daitezke webgunearen bidez.