Kontserbak egiteko ikastaroa

Aikor aldizkaria 2012ko urtarrilaren 26a

Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak Kontserbak egiteko ikastaroa antolatu du. Hura otsailaren 21ean eta 28an, eta martxoaren 6an, 13an, 20an eta 27an izango da, 17:00etatik 20:00etara, Torrelarragoitiko txokoan. Izena ematea otsailaren 7ra arte egin daiteke: 94 452 34 47 eta lagatzu@lagatzu.org.