Tipi-tapa, Zamudion zehar

Aikor aldizkaria 2012ko urt. 26a, 11:36

Sasimartxo dela-eta, Arroeta Zamudioko mendi taldeak eta bertako Udalak ekimena egingo dute herriko inguruak ezagutzeko. Otsailaren 12an izango da, eta ibilbide bi egiteko aukera egongo da, bata luzea eta bestea laburra. Ibilbide luzea egin nahi dutenek goizeko 8:30ean egon beharko dute Sabino Arana plazan. Ibilbide hori Done Jakue bidetik igaroko da. Ibilbide laburra, berriz, goizeko 9:30ean aterako da Sabino Arana plazatik. Herriko bazterretatik tipi-tapa ibili ostean, hamaiketakoa eskainiko da Larragoiti txokoan. Otordua goizeko 11:30ean izango da eta, besteak beste, taloa eta txerrikiak banatuko dira parte-hartzaileen artean.