Zamudiok txiki-txekea bultzatu du

Aikor aldizkaria 2012ko ots. 16a, 10:18
Zamudioko Udalak ekimen berria jarri du abian, asmo bikoitza duena: alde batetik, iaz seme-alabarik izan duten familiei laguntza ematea; eta bestetik, herriko merkataritza bultzatzea. Ekimena 2011. urteko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean seme-alabarik eduki duten gurasoei dago zuzenduta, eta denboraldi horretan umeren bat seme-alabatzat hartu dutenek ere laguntza eskuratu ahalko dute. Familia bakoitzeko 500 euroko txiki-txeke bat emango da, eta erditze edo adopzio multiplerik izanez gero, laguntza ume-kopuruz biderkatuko da. Gurasoek gutxienez urte bi eraman beharko dute herrian erroldatuta. Onuradunek bost eurotik 50 eurora bitarteko txartelak jasoko dituzte, eta haiek ekimenarekin bat egin duten herriko komertzioetan erabili ahalko dituzte. Txeke bakoitzean onuradunaren izena eta iraungitze-data azalduko dira, eta edozein produktua erosi ahalko da, umearen gastuekin zerikusia dena eta ez dena. Gainera, zerrenda bat emango zaie gurasoei, zeinetan erosketan egin daitezkeen dendak agertuko baitira. Ekimenarekin bat egin duden komertzioetan kanpainaren ikurra kokatuko da.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).