Ardo-dastatzea eta bertso afaria

Aikor aldizkaria 2012ko ots. 21a, 10:17

Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak ardo-dastatzearen gaineko ikastaroa antolatu du hamabigarren aldiz. Ikastaroa martxoaren 20an, 22an eta 23an izango da, 19:00etatik 21:00etara arte, Larragoiti jauregian. Bazkideek eta berbalagunek 20 euro ordaindu beharko dute; eta gainontzekoek, 30 euro. Izena emateko epea martxoaren 9ra arte egongo da zabalik. Bestetik, bertso-afaria egingo dute martxoaren 30ean. Ekimena Lubarrieta jatetxean izango da gaueko 9etan, eta han Etxahun Lekue, Arkaitz Estiballes eta Jon Maia ibiliko dira bertsotan. Gai jartzaile Iratxe Ibarra arituko da. Txartelek 15 euro balio dute, baina 20 urtetik beherakoek 12 euro ordainduko dute. Txartelak estankoan, Mari Elinean, Batzokian eta Susterrak tabernan eros daitezke. Izena ematea martxoaren 27a baino lehen egin behar da. Era berean, ekimen bietarako, lagatzu@lagatzu.org helbidera agin daiteke mezua, edo elkartearen kideei esan.