Abenturazko bidaia solidarioa Marokora

Aikor aldizkaria 2012ko mar. 15a, 13:12

Argazkia: Unai Larrazabal

Raid Pandemonium turismoa, abentura eta solidaritatea uztartzen dituen bidaiatzeko era berria da, eta bere antolatzailea Joseba García zamudioztarra da. Bidaia martxoaren 18tik 25era bitartean izango da eta parte-hartzaileek Marokoko desertuaren edertasunari eta gogortasunari egin beharko diete aurre. Paisaiaz eta abenturaz disfrutatzeaz gainera, solidaritatea ere eramango dute desertura, eta laguntza humanitarioa eta eskolako materiala banatuko dituzte raidak igarotzen dituen herrietan. Parte-hartzaileen artean Carlos Rodriguez eta Jose Manuel Exposito zamudioztarrak daude. “Bidaia erabat berritzailea da”, esan digu Carlosek, “herria beste modu batean ezagutzeko aukera ematen dizulako”. Zamudioztarrak Seat Panda bat gidatzen dutela ibiliko dira harea artean, azaldu diguten bezala, egitasmoaren baldintzenetariko bat autoek gehienez 55 zaldi-potentzia edukitzea da, eta 20 urte baino gehiago. Ohiko lasterketa batean arituko ez badira ere, orientazioari, trebetasunari, erregulartasunari... lotutako probak egingo dituzte Atlaseko mendikatean. Era berean, Zamudioko Udalak emandako eskolako materiala banatuko dute hango herrietako gazte eta umeen artean.