Route 66 errepidea, bizikletaz

Aikor aldizkaria 2012ko api. 25a, 14:02

Errepide mitikoa da Estatu Batuetan Route 66 errepidea, ekialdeko eta mendebaldeko kostak lotzen dituena. Gaur egun, turistak eta abenturazaleak baino ez dira hortik ibil-tzen, eta laster Iñaki Castañeda txirrindulari elbarritua izango da haietako bat. Iñaki Txirrin Txirrin Zamudioko taldeko kidea da, eta maiatzaren 7an emango dio hasiera bere abenturari. Iñakik betidanik egin du kirola, eta hainbat atletismo eta triatloi txapelketatan hartu du parte. Hala ere, beste erronka batzuei heltzea pentsatu du. Horretarako, Txema Eizagirre txirrindulariaren laguntza izango du, eta elkarrekin 5.300 kilometro inguru egingo di-tuzte Estatu Batuetan, Los Angelesetik New Yorkera. Txemak blog bat sortu du eta abenturaren berri emango du egunero bertatik. Janaria ere prestatuko du. Iñaki bidaia antolatzeaz eta matxurak konpontzeaz arduratuko da. Babesle batzuen laguntza jaso arren, bidaiak ekarriko dien gastu gehiena eurek ordain-duko dute. “Egunean, 100 kilometro egitea aurreikusi dugu, era atsedena astean behin hartuko dugu. Bidaia merke-merke egin nahi dugu eta moteletan edo kanpin-dendan egingo dugu lo”. Abentura uztailean amaitzea espero dute.