Balkoi Apainduen Lehiaketa

Aikor aldizkaria 2012ko mai. 29a, 11:09

Zamudioko Udalak Balkoi Apainduen Lehiaketa antolatu du laugarren aldiz. Parte hartzea doakoa da eta izena ematea ekainaren 6ra arteegin daiteke Udaletxean, 08:30etik 13:30era. Ekainaren 8an, 16:00etatik 20:00etara, lehiaketaren erakustokia jarriko da eskola zaharrean, eta parte-hartzaileek derrigorrean erabili beharko dituzten loreak banatuko dira han: surfiniak, gitanillak, gitanilla huntzak eta geranio zonalak. Nolanahi ere, nahi izanez gero, aukera egongo da horiekin batera beste espezie batzuk erabiltzeko. Kategoria bi egongo dira: baserriak eta pisuak. Eta hiru sari emango dira: 200 euroko diru-txartela irabazleari, 100 eurokoa bigarrenari eta 50 eurokoa hirugarrenari. Diru-txartelak herriko dendetan erabili beharko dituzte. Epaimahaiko kideak ekainaren 25etik uztailaren 7ra bitartean ibiliko dira partaideen konposizioak ikusten. Sariak irailaren 15ean banatuko dira Bidekoetxe parkean.