Iñaki Castañeda txirrindulari elbarritua Txirrin txirrin Zamudioko taldekidea da, eta maiatzean hasi zen 66 bidea egiten, Estatu Batuetan. Errepideak ekialdeko eta mendebaldeko kostak lotzen ditu. Iñakik abentura hasi eta errepidean bederatzi egun eman ondoren, ezin izan zuen bukatu. Izan ere, arazoak izan zituen Txema Eizagirre kidearekin, eta utzi behar izan zion erronkari. “Oztopo batzuk izan genituen: beroa, matxurak, haizea kontra... Txemak ezin izan zituen arazo horiek guztiak gainditu eta bakarrik utzi ninduen, berak bakarrik aurrera jarraitzen baitu. Berak ez zuen elbarritu batekin joateko behar den mentalizazioaâ€, esan digu Iñakik.
“Oso ilusionatuta nengoen hasieran, baina ezin da izan. Etsita nago, 66 errepidea egiteko gauza naizela jakin badakidalako, baina zer egingo diogu! Hurrengo batean izango daâ€. Kide egokia lortzen badu, berriro ekingo dio abenturari. “Berriz saiatzeko prest nago, baina ez da aurten izango. Alde batetik, dirutza delako; eta bestetik, eguraldia ez delako egokia. Dena dela, laster izan beharko da, 60 urte ditudalako eta denborak aurrera egiten duelakoâ€.