Aburruzaga Grezian arituko da

Aikor aldizkaria 2012ko urr. 17a, 15:49

Xabi Aburruzaga Zamudioko trikitilariak kontzertua eskainiko du barikuan Thessaloniki herrian (Grezian), Womex musika azokaren egitarauaren barruan. Azoka urriaren 17tik 21era bitartean izango da eta bertan Eusko Jaurlaritzako “Euskadiko soinuak” programa parte hartuko du. Programak bertoko ekoizpen musikala sustatu eta hura ezagutzera ematea du helburu. Xabi Aburruzagaren kontzertuaz gain, Euskadiko folk-world musika barruan kokatzen diren beste proposamen batzuk ere aurkeztuko dira.