Abenduaren 15ean, arratsaldeko 17:30ean, Bizkaiko Bertsolarien Txapelketaren finala egingo da Bilboko Miribilla kirol jauregian. Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak sarrerak jarriko ditu salgai finalera joateko. Autobusa ere ipiniko du. Bazkideek eta berbalagunek 12 euro ordaindu beharko dituzte sarrera bakoitzeko, 16 euro bazkideak ez direnek, eta zortzi euro 16 urtetik beherakoek. Sarrerak eta autobusa eskatzeko azken eguna abenduaren 3a izango da. Holakorik nahi dutenek 94 452 34 47 telefono zenbakira deitu edo lagatzu@gmail.com helbide elektronikora bidali ahal dute mezu bat. Era berean, Lagatzu elkarteko kideei esan ahal diete.