Arroetaren urteurrena

Aikor aldizkaria 2013ko urt. 3a, 09:19

Arroeta Zamudioko mendi taldea orain dela zortzi urte sortu zen eta urteurrenaren haritik ekitaldiak antolatu dute urtarrilaren 11rako eta 12rako. Jordi Estagnolek espedizioa egin zuen Ama Dablam mendira (6.856 metro, Himalaya) eta haren berri urtarrilaren 11n emango du. Hitzaldia Zamudiotorren izango da arrastiko 8etan. Hurrengo egunean, bazkaria edukiko dute herriko jatetxe batean.