Aragoiko Argazkilari profesionalen Elkarteak Goya sariak antolatzen ditu bi urterik behin, 1985. urtetik hona. Joseba Apezetxea Zamudioko argazkilaria hainbat aldiz proposatu dute sarietarako eta aurten horietako bat eskuratu du. Apezetxeak lehenengo saria jaso du industria-publizitate kategorian. Lehiaketara 448 argazki aurkeztu ziren eta 40 argazkilari hautatu ziren. Azaldu duen moduan, Apezetxea pozik baino pozago dago Goya sariarekin. Eta ez da gutxiagorako, golardo horiek Estatu mailako saririk garrantzitsuenetariko batzuk baitira.
Zamudioztarren argazkiak txukunak, orijinalak eta adierazgarriak dira. Horrela, bada, bere lanak zenbait sari jaso du; Gaztela-Mantxako Argazkilari Profesionalen Elkarteak antolatzen duen Quijote saria, esate baterako. Sari hori iaz irabazi zuen. Horrezaz gainera, FEPFIk (Argazkigintzan eta irudian diharduten profesionalen Espainiako Federazioa) argazkilari gailen izendatu zuen orain dela urte gutxi.