Geldoko eskola gune soziokulturala bihurtu da

Aikor aldizkaria 2013ko ots. 1a, 10:39
Geldo Zamudioko auzoko eskola orain dela 90 urte inauguratu zen. Eraikina abandonatuta izan da azken urteotan eta Udalak hura berreskuratzea erabaki du. Hala, eskola zaharra azpiegitura soziokulturaltzat erabiliko da hemendik aurrera. Lokalaren jatorrizko egitura mantendu da eta han 26 lagunentzako tokia duen areto bat eta sukalde bat atondu dira. Udaletik azaldu duten bezala, aretoa ezaugarriak kontuan hartuta, eskola txoko moduan erabiliko da gehienbat. Era berean, gune nagusia izango da abuztuan auzoan egiten diren San Bartolome jaietan. Bestalde, aipatu beharra dago eraikinaren inguruan 20 auto hartzeko aparkaleku bat eta probaleku bat jarri direla. Geldoko txoko berria igandean inauguratuko da, goizeko 11:30ean. Egun horretan ere Sasimartxo izango da. Ekitaldia Udalak eta Arroeta mendi taldeak antolatzen dute urtero, eta ibilaldia egiten dute herriko bazter nagusietatik. Ibilaldia Geldoko eskola zaharrean amaituko da aurten.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).