Boxeo-emanaldia, Zamudion

Aikor aldizkaria 2013ko ots. 25a, 14:15

Martxoaren 2an Boxeo Bizkaiko Txapelketaren finalaurrekoak izango dira Zamudioko kiroldegian. Emanaldia Aldekoa boxeo taldeak eta Bizkaiko Boxeo Federazioak antolatu dute. Ekitaldia arratsaldeko 7etan hasiko da eta bertan 12 borrokaldi inguru egingo dira. Sarrera doan izango da bazkideentzat, eta gainontzekoek bost euro ordaindu beharko dute. Gonbidatuen artean, Andoni Amaña boxeolari ohia egongo da.