Diaporama emanaldia eta dastatze ikastaroa

Aikor aldizkaria 2013ko ots. 25a, 14:16

Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak diaporama emanaldia eta ardo-dastatze ikastaroa antolatu du martxorako. Irati Andak Hamarkada bat harkaitzen artean diaporama aurkeztuko du Emakumearen Nazioarteko Egunaren haritik. Ekitaldia martxoaren 4an, iluntzeko 8etan, izango da Zamudiotorren. Ardo-dastatze ikastaroa martxoaren 5ean, 7an eta 8an egingo da, 19:00etatik 21:00etara, Larragoiti jauregian. Bazkideek eta berbalagunek 25 euro ordaindu beharko dituzte; eta gainontzekoek, 25 euro. Izena emateko, elkartearen kideei esan 94 452 34 47 telefono zenbakira deituta, edo lagatzu@lagatzu.org helbidera mezua bidalita. Ikastaroa Roberto Sarriugarte, Iñaki Uribe, Iñaki Lopetegi eta Olaia Elorriaga sumillerrek emango dute.